Andoni Alvarez Gaztelekuko kideak egin zituen aurkezle lanak. Bikoteka jokatuko den pala txapelketa herrikoia aurkeztu zuen lehenik, larunbat honetan abian jarriko dena. Aurten, gainera, mutilez gain neskek ere parte hartuko dute. Deialdiak izan duen erantzuna harrigarria izan da. Sorabillako pilotalekuan 48 bikotek abiatuko dute txapelketa, mutilen artean 42 eta nesken artean 6.
Iturzaeta memoriala
PALA JOKALARI ONENEKIN
Ogi Berriren babesarekin, Euskal Herriko 16 pala jokalari onenak lehian arituko dira Andoaingo Arrate pilotalekuan. Patxi Jauregi Gipuzkoako pilota federazioko lehendakaria iazko esperientzia errepikatzeko gogotsu azaldu zen: "Iazkoa hunkigarria izan zen eta orduan jarraitzeko konpromisoa hartu genuen. Gipuzkoako Federazioan horrelako ekimenekin oso pozik gaude".
Juan Carlos Otero pala jokalari eta Gipuzkoako hautatzaileak Euskal Herri mailako onenak ekarriko dituztela aurreratu zuen, "frontoia aukeran luze samarra da, baina jokatzeko deitu diegun guztiek baiezkoarekin erantzun dute eta hori oso kontutan hartzekoa da".
Ainara Rodriguez Udal ordezkariak Iturzaetaren izena eta izanari gorazarre egin zion. Sorabillan jokatuko den txapelketari ere aipamena egin zion, "herritik sortzen den ekimena da herritar askoren parte hartzearekin. Horixe da Iturzaetari eskaini ahal zaion omenaldi onena".
PALA MOTZA, ARRATE
Maiatzak 18, ostirala. 21:00
- Arozena-Unanue / Zulaika Ziskar
- Altuna-Otero / Lakalle-Beldarrain
Maiatzak 20, igandea. 11:00
- De Elizondo-Belestin / Iradi-Acanda
- Zozaya-Erburu / Zabalza-Torre
HERRI TXAPELKETA, SORABILLA
Maiatzak 19, larunbata. 15:00
Hogei partida jokatuko dira, bikoteka, Sorabillako pilotalekuan.