Pasus plazako etxebizitzetarako izena ematea, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mai. 17a, 15:21

Balio tasatuko berrogeita bat etxebizitza eraikitzeko lanak aurrera doaz Zizurkilgo Pasus plazan. Azaroaren 2an egin zuten lehen zozketa, baina ez zen etxebizitza guztiak betetzerik lortu eta deialdi berria egin du Zizurkilgo Udalak.

Hamasei etxebizitza zozketatuko dira deialdi berri honetan eta baldintza bereziak izango ditu, izan ere, hautaketak ez baitie inolako eskubiderik emango zozketan aukeratutako pertsonei; sustatzaile-eraikitzailearekin salerosketa egiteko aukera soila izango da.

Maiatzaren 25a, azken eguna
Eskaerak aurkezteko epea 2012ko maiatzaren 25ean bukatzen da eta zizurkildarrek izango dute lehentasuna. Zizurkilgo udaletxean edota Udal bulegoetan aurkeztu beharko da eskaera orria eta beharrezko dokumentazio guztia.
Bi eta hiru logelatako etxebizitzak dira zozketatuko direnak, guztiak ere sukaldea jarrita eta trastelekua eta garajea dituztela. 168.000 eta 199.000 euro inguruko prezioa dute etxebizitzek. Salneurri horri BEZ zerga gehitu behar zaio.
Informazio gehiago eskuratzeko, Udal bulegoetara joan edota 943 691 012 telefonora die daiteke.
 Zizurkilgo Udalaren webgunean ere ageri da bete beharreko baldintzen inguruko informazioa: www.zizurkil.com.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!