Asteasun eguerdiko 12:00etan Herriko Plazan bilduko dira eta ondoren kalejira egingo dute herrian zehar trikitilariek alaiturik. Ondoren, harri tiraka plaza bat egingo dute denen artean eta hamaiketako eder batekin bukatuko dute elkarretaratzea.
Amasa-Villabonan, berriz, eguerdiko 12:00etan kalejira egingo dute Berdura plazatik Malkar plazara dultzaineroen laguntzarekin. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute eta bukatzeko guztiak 13:00etan Malkar plazan bilduko dira.