Zizurkilgo armarria mintzagai, ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mai. 15a, 21:13

Maiatza Saltsan ekimenaren barruan ostegunean, hilak 17, Juantxo Agirre Mauleon Aranzadi elkarteko idazkari nagusiak Zizurkilgo armarriari buruzko hitzaldia eskainiko du Atxulondo kultur etxean arratsaldeko 19:30ean. Dakizuen bezala, aurtengo Maiatza Saltsan Nafarroako Erresumaren eta Konkistaren inguruan antolatu da eta erresumaren konkistarekin zerikusia du Zizurkilgo armarriak ere. 

Bestetik, larunbatean ospatuko den Kantu Eguneko bazkarirako txartelak ostegun arte egongo dira salgai Egarri, Atxulondo, Iriarte eta Plaza Etxeberri jatetxeetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!