Zizurkilgo armarriaren inguruko hitzaldia, ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mai. 15a, 21:12

Maiatza Saltsan ekimena aurrera doa Zizurkilen. Ostegunean, maiatzak 17, Juantxo Agirre Mauleon Aranzadiko idazkari nagusiak Zizurkilgo armarriaren inguruko hitzaldia eskainiko du, 19:30etan hasita, Atxulondon. 

Aurtengo Maiatza Saltsan Nafarroako Erresumaren eta konkistaren jiran antolatu da eta erresumaren konkistarekin zerikusia du Zizurkilgo armarriak ere. Horren inguruko zehaztapenak emango ditu Juantxo Agirre Mauleonek. 

Joan den astean, bestalde, Nabarraldeko Anjel Recalde izan zen hizlari eta jende ugari hurbildu zen Nafarroako konkistaren ingurukoak entzutera.

Bestetik, larunbatean egingo den Kantu Eguneko bazkarirako txartelak ostegun arte egongo dira salgai, Egarri, Atxulondo, Iriarte eta Plaza Etxeberri jatetxeetan. 16 eurotan eros litezke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!