Andoaingo Udal gobernuak bat egin du Herrira mugimenduaren deialdiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mai. 15a, 17:53

Larunbat honetan, maiatzaren 19an, Herrira mugimenduak deitua duen “Goazen plazara!” ekimena medio, bertaratzeko deia egiten die herritarrei Andoaingo udal gobernuak:

"Espainiako zein Frantziako gobernuek darabilten espetxe politika egokitu beharra dago, hasi berri den aro honetan, horixe delako gatazka konpontzeko bidean modu positiboan eragiteko modu bakarra. Bi estatuetako gobernuek, oraindik ere, muturreko neurriak aplikatzen dituzte, giza eskubideekiko begirune eta errespetu eza agerian utzi, eta, euren oinarrizko eskubideak urratuz.

Mendekua bilatu nahi duten politikak dira, irizpide demokratikoetatik urrun aurkitzen direnak. Horien adibide dira espainiar Estatuan aplikatzen den 197/2006 doktrina, edota indarrean dagoen legediari aurka eginez, gaixotasun larriak dituzten presoak zein hiru laurdenak beterik dituztenak oraindik kartzelan mantentzeak. Mendeku politika hori, gainera, presoek ez ezik, euren senide eta lagunek ere sufritzen dituzte, nahigabe, gatazkaren albo “oinazeak” bihurtuz.

Egoera aldatzeko borondate politikoa galdegin behar zaie bi estatuei, herritarrak mobilizatuz eta egoeraren berri lau haizetara emanez. Helburu hori du maiatzaren 19ko “Goazen plazara!” ekimenak. Zentzu horretan, aldarri horrekin bat egin eta, larunbatean, 12:30etan, Zumea plaza betetzeko deia egin nahi die herritarrei Andoaingo udal gobernuak".


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!