“Kanpanolue” larunbatean Erreboteko plazan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mai. 14a, 19:39

Haur eta familientzako berbena parte hartzailea da Kanpanolue. Bertako bost partaideak munduan kultura desberdinetatik ikasi dituzten dantza eta jolasak Euskal Herriko ume eta ez hain ume direnei erakustera etorriko dira. Antzezlana Erreboteko plazan izango da larunbatean, arratsaldeko 6etan. Euria eginez gero, ikuskizuna Berdura plazan izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!