Ollogoyengo Udalekuak abian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mai. 14a, 19:11

Malkar Astialdi Taldekoek jada martxan jarri dituzte Ollogoyengo udalekuak eta bertan parte hartu ahal izateko gaur eta bihar izango da izen-emateko aukera.

Udalekuetarako bi txanda antolatu dituzte. Lehenengo txanda Lehen Hezkuntzako bostgarren eta seigarren mailako haurrentzat izango da eta ekainaren 28tik uztailaren 9ra bitartean burutuko da. Bigarren txanda berriz, uztailaren 9tik 20ra bitartean egingo dute eta DBH-ko lehenengo eta bigarren mailakoentzat izango da.

 

Apuntatzeko garaian ere bi egun egongo dira. Lehena, hilaren 14an, gaur, izango da arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean zeina katekesi eta aisialdian dabiltzan haurrei zuzendua dagoen. Katekesi eta astialditik kanpo daudenek, berriz, bihar izango dute apuntatzeko aukera ordu eta leku berean.

 

Antolakuntzatik adierazi digutenez udalekuetan izena eman ahal izateko www.malkar.tk webgunean dagoen inskripzio orria betea eraman behar da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!