Parte hartze polita Erniopeko martxan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mai. 14a, 15:45

Ehunka lagun irten zen Erniopeko martxaren edizio berrian. Eguraldia lagun izan zuten parte hartzaileek eta gustura bete zuten zeharkaldia. Larraul izan zen aurtengo edizioaren erdigune.  Ibilaldiaren amaieran, omenaldi xume  eta hunkigarria eskaini zieten Joxean Azkue eta Ramon Lasa zirenei, Erniopeko mendi martxa antolatzeko egindako lana eskertuz.

Argazki-bilduma

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!