Aitzol Atutxa izan zen azkarrena maiatzaren 13an Asteasun jokatutako Urrezko Aizkora txapelketan. 16:03 behar izan zituen lanak amiatzeko eta bere atzetik, Unai Otaño sailkatu zen bigarren postuan, 16:47-ko denborarekin. Eguneko ezustekoa Joxe Mari Olsagastik eman zuen, izan ere, finalaurrekoetatik kanpora geratu baitzen Igeldoko aizkolaria. Bigarren mailako aizkolarien lehian, Aratz Mugerza III.a, Mikel Larrañaga eta Jokin Alkizalete II aritu ziren nor baino nor.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!