“Inttui” presa handia kentzea da egokiena, aldeko eta aurkako argudioak aztertu eta gero. Ondorio horretara iritsi dira Foru Aldundiko teknikariak; Andoaingo Udalak ere bat egiten du balorazio horrekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariek arrazoiak jendaurrean azal ditzaten nahi du Udalak, ondoren herritarren artean eztabaida zabal dadin. Hitzaldia datorren astean izango da Urigainen, arratsaldeko 19:00tan hasita.