San Isidro eguna Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mai. 11a, 15:53

Maiatzaren 15ean, urtero bezala, San Isidro eguna ospatuko dute Asteasuarrek.

Egitaraua:

Goizeko 11:30ean: MEZA

 

13:00etan: ERAKUSTALDIA PROBALEKUAN

- Joxe Barriolaren IDI PAREA (2 itzain, 1200 kiloko harria 200eko gainkargarekin)

- Andoni Mendizabalen ZALDIA (3 itzain, 1200 kiloko harriarekin)

                                         (20 minututako saioak)

 

14:00etan: Bazkaria Sarasola Sagardotegian

            Bertsolariak: JESUS Mª IRAZU eta JULIO SOTO

 

Ondoren: Erromeria Trikitilariekin
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!