Maiatzaren 13an ospatuko da txapelketa Asteasuko pilotalekuan eguerdiko 12:30ean. Bertan, bi kategoria desberdinetako aizkolariak ariko dira lehian. Alde batetik, urrezko mailan Jose Mari Olasagasti, Unai Otaño eta Aitzol Atutxa II.a izango dira eta bestetik, Sub-23 mailan Aratz Mugerza II.a, Mikel Larrañaga eta Jokin Alkizalete II.a ariko dira norgehiagokan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!