Udaleko ordezkarien kezka, ordea, haratago doa. Hau da, eraso sexistez gain, azken aldian, Amasa-Villabonako etxeetan eta kaleetan ematen ari diren eta areagotuz doazen lapurreta kasuek ere kezka handia sortu dute. Horregatik, Udaletik herritarrei deialdia egin nahi diete euren etxeetan segurtasun neurriak har ditzaten, etorkizunean gerta litezkeen erasoaldiak saihesteko.
Horretaz gain, eraso fisikoa, psikologikoa edota hitzezkoa bizi duen edo ikusten duen edonor, Ertzaintzarekin, udaltzaingoarekin edota Amasa-Villabonako udalarekin harremanetan jartzeko eskatu dute.
Laster, amasa-villabonatarrek informazio foileto bat jasoko dute euren etxeetan. Bertan, segurtasuna bermatzeko zenbait argibide bilduko dira eta larrialdi kasuetan harremanetan jartzeko hainbat telefono zenbaki ere jasoko ditu esku-orriak.
Honi guztiari aurre egiteko, bihar hilak 12, Udaleko ordezkariek agerraldia egingo dute udaletxeko plazan eguerdiko 12:00etan. Honen helburua herritar guztiak bat egitea da, sortu berri den egoera larri honi erantzuna ematea. Hori dela eta, herritar guztiak gonbidatuta daude bertan parte-hartzera.