Herri Urratsera joateko autobusa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mai. 8a, 18:32

Etzi, maiatzaren 10ean amaituko da igandeko Herri Urrats jairako autobusean izena emateko epea. Txepetxa Gazte Asanbladak eta Udalak elkarrekin, lehen aldiz antolatu dute autobusa. Egarri, Atxulondo eta Iriarte jatetxeetan eta Udal bulegoan dago izena emateko aukera. 

Bestalde, ostegunean bertan, Maiatza Saltsan egitarauaren baitan, bideo proiekzioa eta tertulia izango dira iluntzeko 19:30etan, Atxulondo Kultur Etxean. "1512, Nafarroaren konkista" izeneko bideo proiekzioa ikusteko aukera izango da eta ondoren azalpenak emango ditu Nabarralde elkarteko Anjel Recaldek. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!