Eguraldia lagun izan zuten atzoko Andatza egunera hurbildu zirenek. Zizurkildarren eta usurbildarren artean prestatzen dute jaia eta eguerdian, agortu egin ziren usurbildarren prestatutako pintxoak goxoak. Haur eta gazteekin egindako jokoek ere arrakasta handia izan zuten. Egun osoan zehar, jendez beteta egon ziren Andatza mendiaren inguruak.