Azken hiru tirokadak agindu ostean, Juan Mari Irusta kapitaina Joxean Jalon eskopeteroarengana zuzendu zitzaion. Une horretan bertan kapitain postua utzi eta bere esku uzten zuela adierazi zion. 31 urteren ostean kapitain aldaketa iritsi zen, inguruan ziren ikusleen txalo artean. Jalon zen albistearen berri ez zuen bakarrenetakoa.
Pozarren zegoen Jalon, Irustak egin duen lan onarekin jarraitzeko erantzukizuna hartzeko prest.