Emakumeen Osasunaren Aldeko Ekintzaren Nazioarteko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko maiatzaren 4a

Maiatzaren 28an ospatuko da Emakumeen Osasunaren Aldeko Ekintzaren Nazioarteko Eguna eta ospakizun horren baitan, hainbat ekintza antolatu dute. Amasa-Villabonako Hutsunea Betez taldeak, ekintza horietan parte hartzeko deia zabaldu du. Maiatzaren 27an, esaterako, manifestazioa egingo da Donostian, "Km1 osasunaren alde" lelopean. Eguerdiko 12:00etan hasiko da, Anoetan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!