Maiatzaren 13rako mendi irteera prestatzen ari dira Aizkardi taldeko kideak. Donaixtitik abiatu eta Beltxu mendia izango dute lehen jomuga. Handik Hauxkoa eta Behorlegi mendietara jarraituko dute eta Egurtzeko lepoan behera, Behorlegi herrira joango dira, guztira 21 kilometroko ibilbidea betez. Izena emateko: 649 717 182 telefonora deitu edo Aizkardiren egoitzara jo, maiatzaren 10a baino lehen.