Euskal Memoria Fundazioak torturaren inguruan egindako lana aurkeztuko dute hitzaldi bidez. Euskal Memoria Fundazioaren eskariz Villabonan tortura jasan duten gizon eta emakumeen zentsoa osatu dute. Herriko memoria kolektiboa mantendu eta osatze aldera, gainera, beste ekimen batzu jarri dituzte abian. Esaterako, Frankismoaren aztarnak arakatzen ari den lana garatzen bidean da.
Hitzaldia: Maiatzak 10, osteguna. 19:00, Mintzola