- "Gaur egun puri-purian dagoen "Zaborren kudeaketari" dagokionean, Andoainek, etxeetako hondakin organikoa biltzeko, behin eta berriro 5. edukiontziaren aldeko apostua egin du, azkena, agintaldi honetan bertan udalbatzak gehiengoz onartutako mozio bidez.. Horregatik, Gobernu taldeari eskatzen diogu sistema hau abian ipintzeko baliabideak (edukiontziak, informazioa, bilketa...) martxan jarri ditzala.
- Jakina da Udaletxea zein beste eraikuntza publikoen gaur egungo egoera irisgarritasuna, tamaina edota herritarren arretarako guneei dagokionez tamalgarria dela, hau dela eta, urte anitzeko inbertsio plan bat eskatzen dugu arazo guzti horiei aurre egiteko, irisgarritasuna eragozten duten arazoei lehentasuna emanez: igogailua, oztopo arkitektonikoak ekiditea...
- Irigoienazpikoa euskara eta kulturaren aldeko proiektua izateaz gain Andoainentzat onuragarria dela deritzogu. Orain arte burutu diren ekimen guztiak beste erakundeek egindako ekarpen bidez bultzatu dira. Proiektu honen alde apostu egiteko garaia da eta, gure ustez, hori egiteko modua gainerako erakundeek egiten duten besteko ekarpena egitea litzateke.
- Bertxingo zentralean sorturiko argindarra Udalak duen diru sarrera garrantzitsuenetarikoa bada ere, instalakuntza orain dela 60 urteko baldintza berdinetan jarraitu beharrean, XXI. mendeari dagozkion teknologi berrikuntzarekin doitzen badugu, etekin askoz handiagoak lor ditzakegu. Helburu hori lortu ahal izateko, beharrezko inbertsioa ezinbestekoa deritzogu.
- Landa eremuak ere Andoaingo parte dira. Horietako asko egoera penagarrian daudela ikusirik, ezinbestekoa ikusten dugu errepideak, argiteria edo bestelako azpiegiturak hobetzeko diru partida bat aurrekontuetan aintzat izatea".