Baserritik Zerkausira erakusketaren azken egunak Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mai. 4a, 13:27

Targazki kolektiboaren argazki bilduma oparoa ikusgai dago Basteroko erakusketa gelan. Irudietan ikusgai dagoena larunbatero Zerkausia merkatura baserriko produktuak saltzera jaisten diren ekoizleekin egindako erreportajea da. Argazkilarien artean Mesta Ebadi andoaindarra dago.

Ostiralean arratsaldeko 18.00etatik 20:30etara ikusgai izango da eta eta larunbatean 10:30etatik 13:30etara eta 18:00-20:30etara. Larunbat honetan erakusketa ikusteko aukera amaituko da.

Targazki kolektiboaren argazki bilduma oparoa ikusgai dago Basteroko erakusketa gelan. Irudietan ikusgai dagoena larunbatero Zerkausia merkatura baserriko produktuak saltzera jaisten diren ekoizleekin egindako erreportajea da.
Argazkilarien artean Mesta Ebadi andoaindarra dago. Berarekin batera, beste hauxek: Raul Aguerre, Miren Atxaga, Josema Cortes, Mesta Ebadi, Agustin Ezeiza, Asier Garagarza, Julen Legorburu, Koldo Lopetegi, Javier Ortiz, Iñaki Otegi, Iñaki Ugartemendia eta Idoia Zabaleta.   

Miren Atxagak Targazki kolektiboaren aurkezpena egin zuen inaugurazio egunean: "Tolosaldeko argazkilari amateurren kolektiboa osatzen dugu. Gutako bakoitzak, argazkilaritza nahi edo ahal duen moduan bizitzen du. Nork bere interesak ditu, baina tarteka elkartzen gara gauza kolektiboak egiteko".
Kide batek erakusketaren ideia bota, eta denok aurrera egin zutela, aitortu zuen Egañak.
"Hamabi lagunen artean osatu genituen erakusgai dauden 157 argazkiak. Batasun estetikoa eman nahi izan genion argazki sortari, eta horrexegatik, alde batera utzi genuen egile argazkiak jartzearen asmoa. Lan dokumentala da alde horretatik".
Hain zuzen ere, Zerkausiko merkatuan baserriko produktuak saltzen dituzten sei baserritarren ibilbidea islatu nahi izan zuten, Egañak zehaztu zuenez. "Batzuk gazta, besteek barazkiak, ogia, arrautzak... Bide ekologikoa da batzuena, tradizionala besteena... Azken batean, omenaldia ere egin nahi izan diegu ekoizle horiei; bizitza osoa daramate guk kontsumitzen ditugun elikagaiak ekoizten".

EBADIREN ZALETASUNA
Mesta Ebadi andoaindarra ere Targazki taldeko kidea da eta erakusketan parte hartu du. "Aspaldidanik datorkit argazkirako zaletasuna. Tolosan Iñigo Royok ikastaroa eman zigun behin Tolosan, eta harrezkero taldea osatu egin genuen. Beharbada gai sozialek erakartzen naute gehiago, baina oro har, argazkiarekin esperimentatzen uzten dizun edozein arlo jorratzea dut gogoko: gizakia, paisajeak, industria... Nik gozatu egin dut "Baserritik Zerkausi" erakusketa osatzerako prozesuan, gauzak esperimentatzeko aukera eman didalako, eta gainera lankidetzan ari zarenean asko ikasten da bestearengandik".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!