Andoaingo Sagardo Txapelketaren XXXI. edizioa pasa zen igandean egin zen Santa Krutz festen baitan, Zumea plazan. Eta iazko moduan, txapeldun irten zen Urnietako Oianume sagardotegia. Epaileek lan zaila izan zuten aurkeztutako sagardoen maila altua zela eta.
Sailkapena:
- Oianume (Urnieta)
- Eula (Urnieta)
- Etxeberria (Astigarraga)