Santa Krutz jaien argazkiak eta bideoak klik bakarrera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 29a, 12:11

Internet bidez jaien jarraipen zabala egiten ari da Aiurriko erredakzio batzordea. Azken ordukoak, argazkiak eta bideoak ikusgai daude ekitaldia burutu eta ordu gutxira.

Jaietan adi, argazkiak klik bakarrera: Argazkiak

  • Argazki bildumak: Txupinazoa, Zumeatarra danborrada, erreka jaitsiera, kantujira, Peña Santa Krutz danborrada, Urki dantza taldea, klarinete topaketa, auzo bazkaria, sagardo lehiaketa eta talo jatea, koadrilen eguneko bazkaria eta jolasak, karaokea, herri krosa, haur tailerrak, herri danborrada, haur jolasak eta txokolatada ...

Jaietan adi, bideoak klik bakarrera: Bideoak 

  • Bideo sorta: Txupinazoa, Alberto Agirre abesbatza, erreka jaitsiera, kantu kalejira, auzo bazkaria, Urki dantza taldea, La Jodedera, klarinete topaketa, koadrilen kalejira, karaokea, bizikleta festa, herri lasterketa, haur krosa, judo erakustaldia...

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!