Euria gogotik egin du Andoainen egun osoan zehar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 29a, 00:40

Ostiral gauetik euria ia etenik gabe ari duela esan daiteke. Horren eraginez egitarauan iragarritako hitzordu ezberdinetan aldaketak izan dira.

Erreka jaitsiera bertan behera geratu da. Bizikleta festa astelehenera atzeratu dute eta sardin jatea bihar egiten saiatuko dira.

Euriak, beraz, eragin handia izan du jaietan. Hala eta guztiz ere, herritar ugari atera da herrigunea nahiz Kilometroak gunera.

Jaietan adi, klik bakarrera: Argazkiak | Bideoak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!