Festa giroa izango da protagonista datorren astelehenean, maiatzaren 1ean, egingo den Amasamendiko larre irekieran. Urtero lez, herriko abeltzainek behi, behior eta ardiak bertako larreetara eramango dituzte. Gainera, giroa alaitzeko, trikitilariak eta haimaketakoa izango dira bertaratzen direnen gozamenerako. Lehenengo aldiz egingo den Amasamendiko larre irekiera festak ohitura bilakatu nahi du. Herriko abeltzainek eta Amasa-Villabonako Udalak herritar guztiak festan parte-hartzera animatzen dituzte.
NOIZ: Maiatzak 1, astelehena.
ORDUA: 11:00tan
NON: Komizarko parkean.