Amavi Udal aldizkari berria etxean jasoko dute amasa-villabonatarrek

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 27a, 19:51

Villabonako Udalean sortu berri den komunikazio sail berriak ondoko oharra igorri du, maiatzaren 4tik aurreara hiru hilabetez behin Amasa-Villabonako etxeetan banatuko den Amavi aldizkariaren berri izateko:

"Amasa-Villabonako Udal taldearen filosofiaren zati dira, besteak beste, gardentasuna, herritarrekiko gertutasuna eta parte-hartzea. Irizpide horiek errealitate bihurtzeko, Udal aldizkari bat sortu dugu. Amavi izena duen argitalpena datorren ostiralean, maiatzaren 4an, banatuko da Amasa-Villabonako etxe guztietan. Aldizkariak Udalaren jarduna herritarrei azaltzea eta herritarren parte-hartzea bultzatzea ditu helburu. Aurrerapen gisa, Amavi-ren lehenengo aleak honako gaiak uztartuko ditu: herriko elkarteen lana (Amasa-Villabonako taldeei buruz alero emango da berri), hondakinen kudeaketa, Galder Azkue alkateari elkarrizketa edota Vicente Ameztoyren obraren eta bizitzaren inguruko erreportaje zabala".  

Jaso itzazu Udal albisteak zure e-mailean. Eman zure helbide elektronikoa honako helbidean: komunikazioa@villabona.net

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!