Santakrutzak, koadrilen egunean bazkarian erretzea debekatuta dago

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 27a, 14:03

Koadrilen eguneko antolatzaileek posta elektroniko bidez ohar zehatza igorri die koadrilaketako ordezkariei, “orain arte Ondarreta ikastetxeko jolastokian erretzeak ez du ondoriorik izan, baina aurten erretzen bada hurrengo urtean ez dugu bertan bazkaltzeko aukerarik izango”. Antolatzaileek erabakia errespetatzeko erregua egin dute.
Eguna giro ederrean igarotzeko laguntza eta parte hartzea eskatu dute, azkenik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!