Baietz gurean ekimena, euskara lan munduan sustatzeko ekimena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 27a, 13:49

Buruntzaldeako Udalek lan munduan euskararen erabilera alor guztietara zabaltzeko asmo sendoa agertu zuten aste honetan Lasarte-Orian egin zuten agerraldian. Asmo hori gauzatzeko “Baietz gurean” egitasmoa martxan jarri dute. Dagoeneko eskualdeko bost enpresak bat egin dute, hauexek: Andoaingo Orma-Jaki Ona, Lasarteko Comercial Hostelera del Norte, Hernaniko Panificadora de Hernani eta Adarra lan tresnak eta Usurbilgo Talleres Mecanicos Manuel Etxeberria S.A.
Bikain ziurtagiria erreferente hartuta, xedea enpresak euskararen erabilera normalizatzeko bidera erakartzea da. Ematen dituzten aurrerapausoak diruz lagundutakoak izango dira.
Baietz gurean! egitasmoan parte hartzera enpresa guztiak gonbidatuta daude. Udalarekin urte bateko iraupena izango duen elkarlanerako hitzarmena sinatuko dute eta hitzarmen horretan jasoko da, besteak beste, Udalak enpresari emango dion diru-laguntza.
Informazioa: herri bakoitzeko Udal Euskara Zerbitzuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!