X. Antzerki Astea Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 26a, 15:20

X. Antzerki Astearen baitan, asteburuan bi antzerki emanaldi izango dira Zizurkilen.
Apirilak  27, ostirala, Atxulondo Kultur Etxean, gaueko 22:00etan, Beasaingo URRUP antzerki taldearen "Arrautza kontua". Eugene Ionesco antzerkigile ezagunaren lan euskaratua da "Arrautza kontua".  "Komedia dibertigarri, absurdu eta sentsuala" antzerki taldetik adierazi dutenez.
Apirilak 29, igandea, iluntzeko 19:30etan, Pedro Maria Otaño plazan eguraldi onarekin edo zimiterioan txarra egiten badu, kale antzerkiaz gozatzeko aukera izango da. TRAPU ZAHARRAK taldearen "Jira ta Bira" emanaldiaz, hain zuzen. Nabarmentzeko da antzezlanean Iraitz Lizarraga herritarrak hartzen duela parte, eskarmentu handiko bi aktore ezagunekin batera, Mikel Laskurain eta Javi Barandiaran.
Zizurkildarrak bezala kanpokoak herrira hurbildu eta antzerkiaz gozatzera gonbidatzen ditugu, bi antzerkiak DOAN izango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!