Behar-Zana elkartearen 66. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 26a, 15:11

Datorren ekainaren 2-3ko asteburuan ospatuko du Behar-Zana elkarteak bere 66. urteurrena. Ekainaren 2an burutuko duten bazkideen afarirako izen-ematea apirilaren 30etik maiatzaren 27ra luzatuko dela jakinarazi dute zuzendaritza batzordeko kideek. Bazkide ez direnak, berriz, maiatzaren 21etik aurrera apunta daitezke. Izen-ematea elkarteko ordenagailuan egin behar da eta ondorioz, une berean ordaindu beharko da afaria: 35 euro. Era berean, gau horretan, afalondoko danborradan parte hartzera animatu nahi dituzte bazkideak eta danborradan izena emateko epea ere zabalik dagoela jakinarazi nahi dute. Danborradako entsegua maiatzaren 31n izango da, arratsaldeko 20:00etan, Kultur Etxean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!