Mikel Olano Gipuzkoako Eskola Txikien Koordinakundeko lehendakariak, jaiaren helburu nagusian zeintzuk diren azaldu zuen: "1988an antolatu zen herri eta auzo txikietako eskolen lehen festa, “Eskola Txikiak Bizirik” lelopean. Harrezkero, urtero, ekainean, Gipuzkoako herri txiki edo auzoren batean antolatu da jai hau. Eskola txikien komunitatea eta herri-auzokideak elkartu eta, festa giroan, eskola herria edota auzoan izatea zein garrantzitsua den gogoratzeko elkartzen gara; bai herri eta auzo txikien biziraupenerako, baita herritarrak hezi eta errotzeko ere".
Buru-belarri ari dira larrauldarrak festa antolatzeko lanetan. Jaiaern 25. urteurrena izanik, herri eta auzo txiki guztiak gogoan izango dituen ekitaldi berezia prestatu dute. 3000 pertsona inguru gerturatzea espero dute eta antolaketa lanak egiteko, herritar askoren laguntza beharko dutela jakinarazi dute. "Lan batzorde ezberdinak antolatu ditugu, antolaketa lanak behar bezala egin ahal izateko. Urte guztian zehar hamabost bat pertsona aritu gara lanean, baina ekainaren 3rako ehun pertsona inguru beharko dugula uste dugu. Herritarrei parte hartzeko deialdia zabaltzen ari gara orain", azaldu du Ixiar Eizagirrek.
Jai egitarau betea antolatu dute ekainaren 3rako.
10:00 Txupinazoa
10:00-12:00 Eskulanak eta tailerrak (8-12 urtekoentzat)
11:30-13:00 Pirritx eta Porrotx, emanaldi berezia (25 urte betetzen dituzte hauek ere)
13:30 Ekitaldi nagusia eta testigu aldaketa (Larraul-…)
14:00 Euskolabel bazkaria
15:00-16:30 Gorritiren zezenak eta pottokak
18:00 Kupela taldearekin erromeria
Egunean zehar
Puzgarriak.
Idiak gurdiekin.
Eskola txikiei buruzko dokumentalaren proiekzioa, eta "Kaxa ibiltaria" erakusketa Larraulgo Eskola Zaharraren erakusketa museoan.