Birziklatzearen aldeko apustu garbia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 24a, 21:11

Villabonako Udalak, birziklatzearen aldeko urrats berria eman du. Izan ere, oinezkoei zuzendutako kaleko ohiko zaborrontzien alboan, papera eta plastikoa birziklatzeko zaborrontzi urdin eta horiak jartzen ari baita gaurdanik. Argazkiko irudia Larrea auzoko jolas-parkean ateratakoa da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!