Oriamendiko ibilbidea berritzen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 24a, 20:54

Amasa aldetik Oriamendi auzorako bidean, eskaileradun espaloia aurki zitekeen orain artean. Herrian geratzen zen muga arkitektoniko bakarra izanik, Udalak espaloia berritu eta guztiontzat erabilgarri jartzeko asmoa erakutsi zuen Udal aurrekontuak aurkezterakoan. Ibilbidea berritzeko 19.500 euro aurreikusi zituzten. Azken egun hauetan ari dira lan hori burutzen eta epe laburrean bukatuta egongo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!