Joan zen igandean, apirilaren 22an, Bardea Beltzetan zehar ibilaldia burutu zuten Aizkardi mendi taldeko kideek. Iparraldetik (Valaraña) hegoaldera Fustiñana) zeharkatu zuten paraje eder hori, bidean, Santxo Abarka, Agilar edota Cabezo de Fraile igaroz. Eguraldia lagun izan zuten eta 31 mendizalek hartu zuen parte txangoan.
Argazkiak