Autobusa, Zizurkildik Herri Urratsera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 20a, 19:10

Zizurkilgo Udalak, lehen aldiz, autobusa antolatuko du Herri Urratsera maiatzaren 13an. 09:30etan Zizurkil goiko plazatik eta 09:40etan Elbarrenako biribilgunetik abiatuko da. Izen-ematea: Maiatzaren 10a arte Aurrerako Udal bulegoetan, Atxulondo edo Iriarte tabernetan, 10 euroren truke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!