Zero Zabor astea, asteburuko ekintzak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 20a, 18:45

Aurrera doa Tolosaldeko Zero Zabor taldeek antolatu duten Zero Zabor astea. Asteburuari begira hainbat ekintza izango da Beterri-Aiztondo eskualdean. Esaterako, bihar, larunbata, Zero Zabor eguna izango da Villabonan eta, biharamunean, igandean, Alegitik Asteasura bizikleta martxa. Hara segidan asteburuko egitarau zehatza:

Apirilak 21, larunbata

Zero Zabor eguna Villabonan

11:00 Haur jolasak / trikipoteoa.

14:00 Bazkaria. 15 euro. Izen-ematea: amasavillabonazz@gmail.com / zizurkil@gmail.com.

Ondoren, trikibertsopoteoa.

23:00 Laket taldearen emanaldia.

Apirilak 22, igandea

Bizikleta martxa, Alegitik Asteasura

11:00 Alegiko plazatik irteera.

11:30 Tolosako Triangelu plaza.

11:45 Anoetako plaza.

12:00 Villabonako plaza.

12:30 Asteasuko plaza. Trikitixa eta hamaiketakoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!