Santioak prestatzeko festa batzordea abian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 20a, 15:27

Atzo iluntzean izan zen 2012ko Santioak prestatzen hasteko lehen festa batzordea. Arratzain irristaketa taldea, Hutsunea Betez emakume taldea, Erraldoi eta Buruhandien ordezkaria, Plater tiraketa taldeko kideak, Halterofilia taldeko kideak eta Bittor Gorria apaiza bildu ziren bileran, Nora Urbizu eta Urko Arin zinegotziekin eta Joxean Cubero kultur teknikariarekin batera. Hasi dira, beraz, aurtengo Santioei begira, lehen urratsak ematen. Hurrengo bilera maiatzaren 7an izango da, 19:00etan udaletxean. Herriko talde nahiz norbanakoei bertan parte hartzeko deialdi irekia luzatu diete festa batzordeko kideek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!