Jesusen Bihotza ikastolako 3. DBHko ikasleak Bilbon izan ziren iragan ostegunean. Bertan, Arte Ederretako museoa bisitatu zuten. Bisita, gidatua izan zen eta bertako begiraleek birziklatutako materialaz eginiko obrak erakutsi zizkieten eta hauei buruzko informazio zabala entzuteko aukera ere izan zuten. Ondoren, Gughengeim museoa, Iberdrola dorrea eta San Mames ikusteko aukera izan zuten, bisita horiek kanpotik izan ziren arren. Bidaia autobusez egin zuten eta oso ondo igaro zuten nahiz eta eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!