Gure herriko segurtasun zerbitzuek aurrera eramandako ikerketen arabera, biak ere, bandalismo eta arduragabekeria ekintzei erantzuten dien ekinaldiak izan dira. Gertakizun kezkagarri hauen aurrean, Udal gobernuak gizalegez jokatzeko deia egin nahi die herritar guztiei; nabarmena da halako ekintzek ez diotela onik egiten bizilagunen ongizateari, eta bide horretan, halako praktikak saihestu beharrean gaudela azpimarratzen du. Eremu guztien zaintza egitea zaila izanik ere, Udalaren aldetik, halako praktikak eragozteko segurtasun neurriak handituko direla jakinarazten da.
Nolanahi ere, eta pasa den astean edukiontzien erreketaren harira egindako adierazpenei erantzunez, Gobernu taldeak dei egin nahi die gainerako alderdiei halako gaien inguruan bazterrak nahas ez ditzaten. Seriotasun handiko problematiken aurrean gaude, tentuz eta zuhurtziaz jokatzea eskatzen duten gertakarien aurrean.
Oposizioko alderdiek egoera politikoa aprobetxatu eta Bildurengan jarri nahi izan dute jomuga, errealitatea ez den bestelako egoera bat irudikatu nahian; zalantzan jarri dute Bilduk egungo egoera politikoaren garapenerako erakutsi duen prestutasun eta borondatea, eta xaxatzen saiatu da horretarako motiborik ez dagoen tokian. Erabat salagarria iruditzen zaigu jarrera hori, herritarrek sufritutako gertakari bat baliatu nahi izan baitute helburu politikoetara.
Udal gobernuaren prozedimendua gertaeren aurrean, kaltetutako bizilagunekin egon eta behar besteko laguntza eskaintzearena izan da. Ezinbestekotzat jotzen den zuhurtziaz jokatu du ikerketek iraun bitartean, eta ez du inolako iturbururekin espekulatu, oposizioko alderdiek aditzera eman nahi izan duten bezala.
Ildo horretan, eta herriaren erabateko normalizazioa lortze bidean, Udal gobernua bidelagun izango dutela eman nahi dute, edonolako ekinbide politikoren aurrean bizilagunen ongizatea baitago esku artean".