Bi egun barru Urnietako lehen mendi lasterketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 20a, 12:47

Igandean Xoxokatik 307 lasterkari abiatuko dira mendiz mendi maratoi erdia burutzera.
Horra, antolatzaileen oharrak:

Korrikalariak,korrikalarien gertukoak, zaletuak... Xoxoka ez da gune handia eta igande goizean eremu hartan trafikoa mugatzea eta zuzentzea ezinbestekoa  izango da. Ardura handiko zeregin hori Udaltzaingoaren eta Urnietako langabetu taldearen esku egongo da.
Joseba Labaka probaren antolatzaile eta bozeramaileak eskaera argia egin nahi die Xoxokara bertaratuko direnei: “antolatzaileen oharrei kasu egitea funtsezkoa da. Jende asko bertaratuko da eta oharrak zorrotz betetzea eskatuko diegu denei”.

XOXOKARA AUTOZ SALETXEBERRITIK GORA
Xoxokara igotzeko Saletxeberritik bakarrik igo ahal izango da igandeko lehen
ordutik. Zelai jatxetxearen ondotik, Moulinex bezala ezagutzen den tokitik bakarrik igo ahal izango da. Errail bat igotzeko bideratuko da,eta bestea  ibilgailua bertan aparkatuta uzteko.
Ibilgailuak iritsi ahala errepidearen alde batera utziko dute aparkatuta. Kotxeak, gainera, beherunzko norabidean aparkatuta utziko dituzte.Hartara, denak ere igo diren toki beretik jaitsiko baitira.
Proba 09:30etan hasiko denez, zaletuek goiz ibili beharko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!