XX. Loatzoko igoera-jaitsiera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 19a, 15:36

Amasako Gazteek eta Uxo Toki elkarteak antolatuta, XX. Loatzoko igoera-jaitsiera lasterketa apirilaren 29an izango da.  Goizeko hamar eta erdietan emango zaio hasiera krossari eta amaieran sari banaketa eta zozketa egingo dira. Izen-ematea doakoa da eta Uxo Toki elkartean izango da proga hasi baino ordu erdi bat lehenago, gutxi gorabehera. Horrez gain, nahi duen guztiarentzat hamaiketakoa izango da Loatzon.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!