PAILAZOEN EMANALDIRAKO SARRERAK
Iñistorrak antolatuta, aurreko urteetako moduan, aurten ere, maiatzaren 30ean Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Egape ikastolako pilotalekuan eskainiko duten emanaldirako sarrerak salgai jarriko dira Iñistorraren postuan, 6 euroko prezioan. Larunbatean saldu gabe geratzen diren sarrerak, astelehenetik aurrera erosteko aukera izango da, Lekaio kultur etxean eta Kantoi tabernan.
LIBURUAREN IRAKURKETA PUBLIKOA
San Juan plazan, 10:00etatik 12:00etara, Joan Mari Irigoien idazlearen “Oilarraren promesa” liburuaren irakurketa publikoa egingo da. Liburuari hasiera ematen dioten bertsoak Fermin Argiñarena bertsolariak kantatuko ditu goizeko hamarretan, eta irakurraldiari jarraipena ematen izango dira, Mikel Pagola Urnietako alkatea, David Rosco sustapen zinegotzia, Iñaki Aranzadi erretorea, Petra Elser euskara irakaslea eta hainbat herritar Iñistorrak irakurketan parte hartzera gonbidatzen ditu herritar guztiak, heldu zein gaztetxo. Nahikoa izango da ordutegi horretan plazara gerturatzea. Irakurle bakoitzak orrialde bat irakurriko du.
SAGARDO DASTAKETA
Egun berean, eta San Juan plazan bertan, sagardo kata bat egingo da, 12:00etan hasita. Sagardo dastatze hau Guillermo Castaños enologoaren zuzendaritzapean eta Gipuzkoako Sagardogileen elkartearen babesarekin egingo da eta bertan sagardoak probatzeaz gain, hainbat xehetasun ikasteko aukera paregabea eskainiko da. Parte hartzea doakoa da. Nahikoa izango da ordurako bertara gerturatzea.
LARUNBATEKO EGITARAUA
Babeslea: Urnietako Udala.
- 10:00-14:00 Liburuak Eder liburu-dendaren eta Iñistorra elkartearen postuetan . Pailazoen emanaldirako sarrerak bertan salduko dira.
- 10:00-12:00 “Oilarraren promesa” liburuaren irakurketa publikoa.
- 12:00 Sagardo dastatzea. Guillermo Castaños enologoaren gidaritzapean eta Gipuzkoako Sagardogileen elkartearen laguntzarekin.