Andoaingo idazleak datorren asteartean, apirilak 24, herrikideen aurrean aurkeztuko du “Beste norbaiten zapatak” Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu berri duen liburua.
Igartza saria irabazi ostean, liburua argitaratzeko beka eskuratu zuen. Zortzi kontakizun aurki daitezke liburuan, Andoaingo liburu-dendatan salgai dagoena. Donostian egin zuten aurkezpen ekitaldian bidegurutzean dauden pertsonen kontakizunak bildu nahi izan zituela adierazi zuen egileak.
“Beste norbaiten zapatak”.
19:00. Udal liburutegia
Apirilak 24, asteartea.