Fase hau zabalik dago honezkero; kirol elkarteek eta Andoaingo edozein herritarrek aurkeztu ahal izango dituzte hautagaiak (ez bat baino gehiago). Horretarako epea maiatzaren 7a izango da, astelehena. Hautagaiak aurkezteko beharrezkoa izango da proposatzen den pertsonaren fitxa betetzea; fitxa eskuragarri izango da Andoaingo Udaleko webgunean (www.andoain.org) edota Allurralde Kiroldegiko harreran. Proposamena helbide honetara bideratu beharko da aipatu epea amaitu baino lehen: allurralde@andoain.org
2. FASEA: HIRU HAUTAGAI HAUTATU
Bigarren fasean, berriz, aurkezten diren proposamenen zerrenda hirura murriztea izango da helburu; horrela, kirol elkarteek hiru boto, bi boto eta boto bat banatu beharko dituzte lehen fasean aurkeztu diren hautagai guztien artean. Horrela, zerrenda hiru hautagaietara murriztua geratuko litzateke.
3.FASEA: BEHIN-BETIKO ERABAKIA
Amaitzeko, hiru hautaien arteko aukeraketa definitiboa egingo da, kirol elkarteak zein Patronatuko kideak izango direlarik erabakitzaileak. Horretarako, elkarteek eta patronokide bakoitzak hiru boto, bi boto eta bi boto banatuko dituzte hiru finalisten artean, eta puntu gehien eskuratzen dituen hautagaia suertatuko da garaile.
Ohar honen bidez, dei egiten zaie herritar guztiei euren ekarpen eta proposamenak luzatu ditzaten. Asko dira kirolaren eta jarduera fisikoaren esparruari euren lana eskaintzen diotenak, eta hain zuzen, horiei guztiei egindako lana errekonozitzea du xede egitasmo honek. Guzti horrek, noski, ez luke sostengurik izango herritarren parte hartzea egongo ez balitz.