Enjoy english matrikula epea zabalik Jesusen Bihotza Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 18a, 18:50

Gurasoek eskatuta, udako oporraldian ingelerazko udalekuak antolatu ditu Jesusen Bihotza Ikastolak HH5 urtetik LH 6.mailara bitarteko ikasleentzat. EHIk garatutako Eleanitz proiektuarekin integratua dago. Udaleku hauetan ingeles jatorriko begiraleekin ingelera ikasi eta praktikatuko dute modu ludiko eta dibertigarrian. Ekainaren 27tik uztailaren 24 arte iraungo dute udaleku hauek eta ordutegia 09:30etatik 13:30etara izango da Txermingo Ikastolan. Matrikula epea apirilaren 27ra arte zabaldurik dago Ikastolako idazkaritzara deituz (943-692321 telefonoan) edota Ikastolako webgunean izena emanez (www.jesusenbihotzaikastola.com).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!