San Millan eskolako haurrek egindako margolanak daude ikusgai Iriarte etxean. Pintore eta eskultore ezagunen biografiak eta margolanen erreprodukzioak landu dituzte eskolako hogeita hamasei ikasleek. Ameztoy, Cezanne, Txillida, Gauguin, Degas, Monet, Van Gogh.., lan ederra egin dute San Millango txiki eta gaztetxoek. Atzo egin zuten erakusketaren inaugurazio ekitaldia eta apirilaren 20ra arte izango da zabalik, 16:30etatik 17:30etara.