Pako Aristiren hitzaldia, Euskara sailak antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 17a, 13:17

Datorren maiatzaren 9an, asteazkena, Pako Aristi idazlearen hitzaldia izango da Mintzolan (Subijana etxea), arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Villabonako Udaleko Euskara sailak antolatuta. 'Euskara, hizkuntza bat bere bakardadean' hitzaldia eskainiko du Urrestilako idazleak. "Bi hizkuntza hegemonikoen erdian, menpeko hizkuntza baten egoera petrala bizi du egun euskarak. ´Normalizazioa´ren etiketaz mozorroturiko anti-politika baten ondorioz, piramide sozialean desagertzen ari da, eta laster kaletik ere bai. Botere politiko propiorik gabe euskara ´ad eternam´ izango da mendeko hizkuntza, hizkuntza morroitua, sinbolikoa bere hutsean, fosil bihurtzeko bidean"..



 


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!