Bardea Beltzetara, Aizkardirekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko api. 16a, 19:42

Datorren igandean, apirilaren 22an, Bardea Beltzetara irteera antolatu du Aizkardi mendi taldeak, Valaraña-Santxo Abarka eta Fustiñana zeharkatuz.
Ibilaldian zehar, Bardea Beltza iparraldetik hegoaldera igaroko dute. Oinez bezala, ibilbidea bizikletaz egiteko aukera ere luzatu dute antolatzaileek. 28 kilometro egiteko, sei ordu eta erdi beharko dituztela aurreikusten dute. Irteera goizeko 06:30etan izango da Olaederra kiroldegiaren aurretik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!