Ostiral honetan, apirilak 20, hasi eta maiatzaren 25era bitartean, ostiralero, VI. Poltsiko lehiaketako antzezlanak eskainiko dira Asvinenean. Finala ekainaren 1ean izango da.
Antzezlanez gain, klakea, sabel-dantza, gitarra eta biolina, perkusioa eta dantza afrikarra, kortorsionismoa edota performance flamenkoaz gozatzeko aukera izango da, besteak beste.